EPLANen espezializatuak

Proiektu Elektrikoen Diseinua

 

Proiektu elektrikoak diseinatu eta kudeatzen ditugu. Eskema elektrikoaren diseinua sakon zehazteak ejekuzio eta martxan jartzeko faseak optimizatzen ditu. Eplanekin lan egitearen aldeko apostua egin dugu, diseinu programa izateaz gain  proiektu elektrikoak kudeatzeko erraminta delako.

Eplanekin ondo diseinatutako eskema elektrikoak marrazki soila gainditzen du kudeatzeko elementua bihurtzeko. Informazio eskatu ahal zaio, hala nola, materialen zerrendak, etiketak inprimatzekoak, PLCen seinalen zerrenda, bornen planoa, etb. Proiektuaren fase desberdinetan koordinazioa, automatizazioa eta standarizazioan laguntzen du, akatsak gutxituz.

Instalazio Industrialen Digitalizazioa

 

Instalazioari buruzko dokumentazio eguneratua izatea matxurak ekidin eta konpontzen laguntzen du. Makina eta instalazio industrialen informazioa digitalizatzea Industriaren digitalizazio prozesuaen lehenetariko zeregina izan daiteke.

Instalazioari buruzko dokumentazio berria sortzen dugu formatu digitalean. Kokapen planoak, eskema teknikoak, eskuliburuak eta Mantenimendu Zerbitzuak garrantzitsutzat daukan informazioa barne daude. Digitalizatutako dokumentazioak edozein gailutik kontsultagarria izatea ahalbidetzen du, baita era errazan eguneratzea.

EPLAN OUTSOURCING

Argieskeman, kanpoko laguntza eskeintzen dugu ingeniaritza garapena eta diseinu elektrikoko lanetan Eplan plataformarekin. Eplan-ekin dagoeneko lan egiten duten enpresen diseinu prozesuak estandarizatu eta automatizatzen laguntzen dugu ere.

Gure erronka; Eplan-ekin eskema proiektua ondo definitzea eta datu-base gisa erabili, proiektuaren fase desberdinetan informazioa ateratzeko helburuarekin.

ESKEMA ZAHARRAK EPLANera PASATU

Matxura baten aurrean, kontsulta daitekeen informazioa eskuragarri izatea da gakoa. Irtenbidea: DIGITALIZATZEA. Digitalizatutako informazioa guztion eskura dago edonon eta egunera daiteke aldaketak egiten diren heinean . Bulegotik edo in situ, makinan  bertan, kontsulta daiteke, PC, tableta edo AR betarurrekoen bidez.

Digitalizazioak denbora, lekualdaketak eta etenik gabeko geldiuneak murrizten ditu.

RETROFITTING, LEGALIZAZIOA ETA MAKINEN MUNTAIAK

Retrofita, legalizazioa edota desmuntatu eta beste leku baten muntatu behar den makinen kasuetan, Argieskeman makina aztertu eta dokumentazio berria sortzen dugu, fitxategi berri, eguneratua eta zorrotzagoa. Diagrama tekniko eta makinari buruzko informazio garrantzitsu guztia daukan dokumentua..

Compartir